Ongi etorri
Mostrando entradas con la etiqueta Jolasak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jolasak. Mostrar todas las entradas

martes, 6 de diciembre de 2011

Jolasak emozioak lantzeko?

Zergatik esaten da jolasak emozioak lantzeko aproposak direla?

Jolasak ondoko izaera dauka Piaget-entzako:

1. Jolasa norbere burura orientatzen den ekintza bezala kontsideratzen du, portaera autototelika bezala.
2. Berezkotasuna da Piaget-entzako jolasaren bigarren ezaugarria. Kontrolatugabeko berezkotasuna, askatasuna suposatzen du.
3. Plazera, portaera serioaren kontra-posizio bezala.
4. Jolasak ez du edukitzen estruktura antolatu bat, pentsamenduaren ordena logikoari kontrajarriz.
5. Konflikto pertsonalei irtenbideak bilatzeko balio du.




5-6 urteren bitarteko umeen kasuan, materialen eta ingurunearen domeinuaren progresioak jarraitu egiten du, sei urterekin benetan harrigarria den ekoizpena lortu arte. Norbere helburura lortzeko ez dago zailtasunik edozein material erabiltzerakoan. Aldaketarik handienak edo espektakularrenak, jolasaren gizarte alderdiak dira.

Kideen ezaugarriei buruz, neskato eta mutikoek, euren sexuko kideak nahiago izaten dituzte, nahiz eta amankomunean egiten diren ekintzak egon. Batez ere, rol batzuk betetzeko behar izaten dira (sendiak aitarena egiteko mutil bat behar du). Ume txikiagoekin elkarrekin jolastu daiteke.

viernes, 25 de noviembre de 2011

Jolas kooperatiboak

Gure jolasteko modua konpetitiboa da eta jolas kooperatiboen funtsa guztiz kontrakoa. Jolas konpetitiboetan erronka gainontzekoak irabaztea, gainditzea da; jolas kooperatiboetan aldiz, erronka edo gatazkaren iturria kanpoko elementu batean kokatzen da eta guztion artean egin beharko diogu aurre, ostantzean, ez dugu helburua lortuko. Horrek guztiak transmititzen diren baloreen aldaketa erradikala suposatzen du.




Jolasaren Balioen Dekalogoa (Inter Red Euskal Herria)

-PLAZERRA: Jolasa bizi-poza da, uneaz gozatzea da.
-ASKATASUNA: pertsona oro aske da jolastu ala ez aukeratzeko.
-HAZKUNTZA: Jolasak oinarri sendoko zoriona eraikitzen du. Horrek berekin dakarzkigu bizitasuna, jakin-mina, egunez egunekoaren ihesbide positiboa eta azken batean askatasuna eta atsegina.
-DIBERTSITATEA: Jolasa, pertsonen antzera, bakarra eta errepika ezina da, ez baita inoiz modu berean garatuko. Jokaldi bakoitza desberdin izango da.
-INTEGRAZIOA: Jolasak parte-hartzaileei laguntzen die jolasaren barruan integratzen eta ezagutza, entzumena, ulerkuntza eta jolasaren arauka eta dinamika onartzen laguntzen die.
-SORMENA: Irtenbide, ideia eta jolasteko ere berriak etengabe proposatzeko aukera ematen du jolasak.
-GATAZKA-ALDATZAILEA. Jolastean erabakiak hartzendira, egoera zailak jorratzen dira eta horiei aurre egiteko estrategiak antolatzen dira.
-PARTEHARTZEA: Komunikatu, entzun, sozializatu eta sozialki interaktuatzeko tresna da jolasa.
-LANKIDETZA: Lankidetza jolasetan, elkarrekin jolastuz bilatzen den helburua soil-soilik lor daiteke parte-hartzaile guztien elkar lanarekin.
-KULTURARTEKOTASUNA: Izateko, bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta kokatzeko era berriak bilatzen, ezagutzen eta errespetatzen laguntzen digu jolasak.

sábado, 19 de noviembre de 2011

Euskal Jolasak

Jarraian jarriko dudan Power Point-ean, jolasak agertzen dira. Bertan, ezagutza jolasak, zotz jolasak eta konfiantza jolasak agertzen dira. Ezagutza jolasak, oso aproposak dira klaseko hasierako egunetan egiteko eta elkarren artean ezagutu ondoren, konfiantza lortzeko, konfiantza jolasak daude. Taldeak egin behar badira, zailtasunik egon ez dadin hainbat jolas proposatzen dira jarrian.

Espero dut baliagarria izatea zuontzat:

JOLASAK
View more presentations from anetxe