Zergatik esaten da jolasak emozioak lantzeko aproposak direla?
Jolasak ondoko izaera dauka Piaget-entzako:
1. Jolasa norbere burura orientatzen den ekintza bezala kontsideratzen du, portaera autototelika bezala.
2. Berezkotasuna da Piaget-entzako jolasaren bigarren ezaugarria. Kontrolatugabeko berezkotasuna, askatasuna suposatzen du.
3. Plazera, portaera serioaren kontra-posizio bezala.
4. Jolasak ez du edukitzen estruktura antolatu bat, pentsamenduaren ordena logikoari kontrajarriz.
5. Konflikto pertsonalei irtenbideak bilatzeko balio du.
5-6 urteren bitarteko umeen kasuan, materialen eta ingurunearen domeinuaren progresioak jarraitu egiten du, sei urterekin benetan harrigarria den ekoizpena lortu arte. Norbere helburura lortzeko ez dago zailtasunik edozein material erabiltzerakoan. Aldaketarik handienak edo espektakularrenak, jolasaren gizarte alderdiak dira.
Kideen ezaugarriei buruz, neskato eta mutikoek, euren sexuko kideak nahiago izaten dituzte, nahiz eta amankomunean egiten diren ekintzak egon. Batez ere, rol batzuk betetzeko behar izaten dira (sendiak aitarena egiteko mutil bat behar du). Ume txikiagoekin elkarrekin jolastu daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario