Dieta osasuntsua izateak eta elikagaien erabilera egokiak garrantzi handia du gure gorputzean. Horretarako, gorputz heziketan landu daitekeen kontzeptu bat izan daiteke azken batean jaten eta egiten dugunaren araberakoak garelako.
Elikadura:
Nerabeen hazkuntza eta hezkuntzan oso gai garrantzitsua da
Egunero zaindu eta landu beharrekoa (egunero jaten baitugu).
Elikagaiak:
-Elikatzen gaituen oro (egokia/ez, solido edo likido, atseginagoa edo ez…)
-Elikadura bitartez, nutritzen gara.
-Eta nutrizioaren bitartez bizi
-Elikagaiek, bizi funtzioak aurrera eraman ahal izateko, behar ditugun nutrienteak eskaintzen dizkigute
Elikagaien sailkapena
Elikagaiak era askotara sailka daitezke. Azken urteotan, elikagaien jatorrian eta elikagai horiek organismoari eskaintzen dizkioten nutrienteetan oinarritutako sailkapena nagusitu da. Sailkapen horren arabera, elikagaiak sei taldetan banatu daitezke:
1. Taldea: ESNEA; ESNEKIAK ETA ARRAULTZAK. Proteinak, bitaminak eta kaltzioa dituzte
2. Taldea: HARAGIA, HEGAZTIAK ETA ARRAINA. Proteinak dituzte batik bat.
3. Taldea: GANTZAK ETA OLIOAK. Neurriz hartuta, behar ditugun gantzen oso zati handia eskaintzen dute.
4. Taldea: ZEREALAK, EGOSKARIAK, PATATAK ETA AZUKREA . Proteinak eta gluzidoak dituzte.
5. Taldea: BARAZKIAK ETA BERDURAK. Bitamina eta zuntz iturri dira.
6. Taldea: FRUTAK. Gluzidoak, bitaminak eta zuntza dituzte.
Gure osasuna elikagai horiek behar bezala hartzearen eta kopuru egokian hartzearen menpe dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario