Ongi etorri

jueves, 8 de diciembre de 2011

Klase pratikoko saio bat

Sarrera honetan, benetako klase praktiko bat aurkeztuko da. Klase hau, eskolan lantzekoa izango da eta batez ere, 2.mailako ikasleei zuzenduta dago. Espero dut zuen gustukoa eta baliagarria izatea.

Joxeren Txapela (6. Helburua)

Behar diren baliabideak: Baloi bat.

Jolasaren garapena:
Talde handia 3 – 4 taldeetan banatu. Talde bakoitza ilaran jarriko da, denon artean gurutze bat eratuz. Erdian baloi bat jarriko da. Ikasleak ilaran dauden bezala, zenbatuta egongo dira. Bakoitzaren zenbakia entzutean borobiletik irten, buelta osoa eman eta taldekoen hanka azpitik pasatu ondoren ia nork ukitzen duen lehenago baloia.
Buelta eskerrera zein eskumara egingo dira.

Denboralizazioa: 10 minutu
Lekua: Patioa edo patio estalia Taldekatze mota: Talde txikiak.


Giharren luzapena:


Giharren luzapena (1, 3, eta 4. Helburuak)
Behar diren baliabideak
: Ez da baliabiderik behar.

Garapena:
Saio bakoitzeko arduradun batek bideratzen du luzapenen ariketa. Modu honetan guztiok jakin beharko dituzte luzatuko diren giharren izenak, kokapena eta luzatzeko modu egokia lesioak ekiditeko. Ariketa honek jarraipen bat dauka, hau da, goitik beherako giharrak luzatu, edo alderantziz.

Denboralizazioa: 5 - 10 minutu
Lekua: Patioa edo patio estalia Taldekatze mota: Banaka edota binaka

JARDUERA NAGUSIA

Zirkuitua (1 eta 6. Helburuak)
Behar diren baliabideak: Uztaiak, konoak, koltxonetak, soka, bankua, plinton eta saskibaloiko pilotak.

Jolasaren garapena:
Uztaietatik desplazamenduak.
Konoetatik “zig-zag”.
Koltxonetatan bueltak eman.
Soka salto.
Bankuen gainetik belauniko pasatu.
Plintoaren gainetik pasatu.
Saskibaloiko baloiekin boteak emanez zelaitik ibili.

Oharra:
Jarduera egin aurretik, bakoitzak bere bihotzeko taupadak (pultsua) minutuko neurtuko ditu. Jarduera bukatu bezain laster, berriro neurtuko dira eta errekuperatze prozesuak zenbateko iraupena duen jakin behar izango dute, deskantsatu eta gero prozedura bera eginez.
Denboralizazioa: 15-20 minutu
Lekua: Patioa edo patioa estalia Taldekatze mota: Banakakoa


Bukaera

Dutxa (4 eta 6. Helburuak)
Behar diren baliabideak:
Bakoitzak ekarri behar duena: txankletak, xaboia, toalla eta aldatzeko arropa.

Garapena:
Ume bakoitzak erantzule izan behar du dutxa hartzeko saio baten ostean**. Higienearen garrantziaz ohartzea izango da eguneroko jarduera honen helburu nagusia. Kontuan hartuko da ume bakoitzak behar den guztia ekartzen duen edo ez.

**Ebaluazio jarduera
: Galdeketa labur baten bidez, irakasleak umeekin batera dutxa hartzearen garrantzia jorratuko dute. Modu honetan, bakoitzak duen dutxa hartzearen kontzeptua antzeman egingo da, zuzendu beharreko kasuetan zuzentzeko.

Denboralizazioa: 10-15 minutu
Lekua: aldalekuak Taldekatze mota: Banakakoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario